2012-08-20

8.- ORANGUTANA

Pongo, orangutanak edo orang-utanak primate genero bat da. Gorila, Pan eta gizakiarekin batera Hominidae osatzen dute. Orangutanek beso luzeak dituzte eta ile gorria  edo arrea. 2 metro arteko tamaina izan dezakete, baina kasu gehienetan 1,75 metro inguru neurtzen dute. Besoak zabalduz gero 3 metroko zabalera dute. Arrek 120 kilo pisa ditzakete. Malaisia eta Indonesian bizi dira. Izena malaieratik dator, Orang Hutan, basoko gizona.

Pongo pygmeaus edo Borneoko Orangutana orangutan espezieetako bat da. Borneon bizi dira. Sumatrako orangutanarekin batera Asiako tximino handi bakarrak dira.
35 eta 40 urte arteko bizi itxaropena dute, baina zoologikoetan 60 urte arte bizi daitezke. Arrek 75 kilo pisatzen dituzte, 50 eta 100 kilo artean, eta 1,2 eta 1,4 metro tamaina izaten dute. Emeek 38,5 kiloko batez besteko pisua dute eta 1 eta 1,2 metro artean daude.

Zortzigarren posizioa orangutanak hartzen du. Indonesiako bi uhartetan, klima-aldaketak euri-sasoian zeharreko eurien eta lehortekoko suteen igoera eragiten du. Orangutanak motelak dira eta sarritan baso-suteek ustekabean harrapatuta hiltzen dira.





0 comentarios:

Publicar un comentario