This is default featured slide 1 title

Go to Blogger edit html and find these sentences.Now replace these sentences with your own descriptions.

This is default featured slide 2 title

Go to Blogger edit html and find these sentences.Now replace these sentences with your own descriptions.

This is default featured slide 3 title

Go to Blogger edit html and find these sentences.Now replace these sentences with your own descriptions.

This is default featured slide 4 title

Go to Blogger edit html and find these sentences.Now replace these sentences with your own descriptions.

This is default featured slide 5 title

Go to Blogger edit html and find these sentences.Now replace these sentences with your own descriptions.

2012-08-31

5.-BALEA   

Balea amaren sabeletik jaiotzen den animalia da. Baleak ume bakarra izaten du, bi urtero. Jaiotakoan esnearekin elikatzen ditu bale kumeak. 13 eta 16 m-ko distantzia neurtzen dutenean ugaltzeko prest daude normalean gutxi gora behera 2-3 urterekin.

Balea 1 eta 260 hortz izan ahal ditu. Oxigenoa behar du bizitzeko horregatik pulmoi batzuk ditu.Koipezko azal lodia duenez temperatura ezberdinak jasan dezake eta barruko tenperatura 36 gradutan mantendu demugituz elikatzen dira eta ura garraiatzen duenean plaktona bizarrran gelditzen zaio. Janaria lortzea ez da oso erraza izaten distantzia handiak egin behar dutelako eta distantzia hauek egitea  bere grasa erreserbei esker jasan dezakete.
Baleak normalean binaka edo talde txikietan bizi dira baina ere badira badaude batzuk aparte bizitzea gustoso duteak eta bere ugalketa itsaso kalidoetan eta epeletan egin dezaketezake.

Munduko animaliarik handienetakoa da, 30m-ko luzera du eta 120 tona pisatzera heltzen da. Emeak beti arrak baino handiagoak izateko joera dute. Bere gorputza hegats handi batean bukatzen du horregatik 40-50 km/h-ko habiadurara iritsi daiteke.

Baleak plaktonaz eta krillaz elikatzen dira. Ahoa poliki poliki .

 

2012-08-30

6.- PINGUINOA

Pinguinoak itsas hegaztiak dira. Ez dute hegan egiten eta gehienak Hego Hemisferioko kostalde hotzetan bizi dira, Antartikan.

Hauek tamaina desberdina izaten dute. Espeziearen arabera; 30cm eta 120cm artekoa izan daitezke. Hegazti hauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarriari deritzona hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzik uzten ez duen lumajea dute. Hegoak motzak dira eta hegats formakoak dira. Isatsa motza eta zurruna dute eta hankak oso atzean dauzka, uretan hobeto mugitzeko.

Lehorrean, pinguinoak dilindalan ibiltzen dira, baldar samar askotan. Uretan, ostera, hegatsei eta gorputzaren indarrari esker, trebetasun handiz egiten dute igerian, 40km orduko abiadura lortzeraino.

Zefalopodoz, krustazeoz eta arrain txikiz elikatzen dira, uretan gaitasun handiz murgilduta harrapatzen baitituzte. Elikaduraren bila dabiltzanean, bidaia luzeak egin behar dituzte. Oso animalia taldekoiak dira, batez ere umeak hazteko garaian, kolonia handitan biltzen dira eta.

Gehienek, harri txikiz, algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia, eta han bi edo hiru arrautz erruten dituzte.
Bi motatako pinguinoak daude:  Pinguino txikia eta pinguino enperadorea.

Antartikan bizi diren lau espezie nagusi, berotze globalaren eraginez desagertzeko arriskuan daude. Berotzea bost aldiz azkarragoa da Antartikan planetako gainerako lurraldeetan baino.

2012-08-22


7.- ITSAS DORDOKA


Animalien erreinuko reptila eta" Orbicularis”-en familikoa, itsas dordokak hego hemisferioan bizi dira gehienak, batez ere zingira eta ereketan.Helduen oskola zapala, 20-30 cm-koa izaten da. Bere oskolako obal formakoa, atzetik, zabalagoa da.
Orojalea da baina intsektu, har, molusku eta arrain txikiak jaten ditu. Oso lotsatia denez edozein arrisku baten aurrean oso azkar uretan murgiltzen da. Luzaroko bizitza dute eta 100 urte baino gehiagoko adinara irits daitezke.
Airea arnasten dute baina, ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dira.
Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 215 milioi urte agertu ziren. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Gaur egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.

Itsas dortokak desagertzeko zorian dau bere gehiegizko ehiza edo bere harrapaketa, merkataritza-arrantza, gainera beraien arrautzak kentzen deutsie. Ere bai hiltzen dira gizakiagatiko itsasoaren suntsiketaren poluzioagatik.


2012-08-20

8.- ORANGUTANA

Pongo, orangutanak edo orang-utanak primate genero bat da. Gorila, Pan eta gizakiarekin batera Hominidae osatzen dute. Orangutanek beso luzeak dituzte eta ile gorria  edo arrea. 2 metro arteko tamaina izan dezakete, baina kasu gehienetan 1,75 metro inguru neurtzen dute. Besoak zabalduz gero 3 metroko zabalera dute. Arrek 120 kilo pisa ditzakete. Malaisia eta Indonesian bizi dira. Izena malaieratik dator, Orang Hutan, basoko gizona.

Pongo pygmeaus edo Borneoko Orangutana orangutan espezieetako bat da. Borneon bizi dira. Sumatrako orangutanarekin batera Asiako tximino handi bakarrak dira.
35 eta 40 urte arteko bizi itxaropena dute, baina zoologikoetan 60 urte arte bizi daitezke. Arrek 75 kilo pisatzen dituzte, 50 eta 100 kilo artean, eta 1,2 eta 1,4 metro tamaina izaten dute. Emeek 38,5 kiloko batez besteko pisua dute eta 1 eta 1,2 metro artean daude.

Zortzigarren posizioa orangutanak hartzen du. Indonesiako bi uhartetan, klima-aldaketak euri-sasoian zeharreko eurien eta lehortekoko suteen igoera eragiten du. Orangutanak motelak dira eta sarritan baso-suteek ustekabean harrapatuta hiltzen dira.